XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Palestra Athenastarrek kirola biziki maite zuten.

Athenaseko eguraldi giroa atsegina zen oso, eguzkizko egunak asko izaten ziren, eta gozagarria zen aterpean kiroletan aritzea, edo, besterik gabe, atleteen mugimenduei begira egotea.

Gizonezkoek maiz joan ohi ziren palestrara, beraien buruak tentu onean zaintzera: herriarentzako korrikarako pistak eta palestra estaliak eraikitzeko erabakia Biltzarrak hartzen zuen.

Korrika, gora-gorako jauzia, disku eta txabalina jaurtikitzea, borroka eta pujilatoa, ziren athenastarrentzako kirolarik maiteenak.

Atleta prestuenak heroi nazional bilakatzen ziren, herriaren aurrean ohoratuak izanik, poeta entzutetsuenen bidez betiko gogoan geratzen zirelarik.

Baita gertarazle baliotsuenak ere oso istimatuak izaten ziren; (...).